1. Hasiera
  2. Ibilbideak
  3. Alde Zaharra
  4. Karlos III.a Prestuaren omenezko monumentua
Carlos III el Noble. Imagen 1
Carlos III El Noble. Imagen Detalle.Carlos III El Noble. Imagen Placa.

Eskulturak -brontzez egindakoak eta argizari galduz moldekatuak- Karlos III.a erregea irudikatzen du, zutik, 1423an Iruñeko burguak -hots, Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas- baketzeko egindako Batasunaren Pribilegioaren agiria ematen ari dela. Agiria eskuineko eskuan darama, eta ezkerreko eskua bularrerantz zuzentzen du, keinu seriosa eginik. Francisco López Hernández artista madrildarra Espainiako errealismo eskultoriko garaikidearen erakusle garbienetako bat da, eta oso ongi ezagutzen ditu estatuagintza klasikoa eta errenazentista. Monumentua 2004ko irailaren 8an inauguratu zen, hain zuzen ere Iruñeak Batasunaren Pribilegiaren 581. urteurrena ospatu zuen egunean. Egun hartan, ekitaldi-programa betea burutu zen: hasteko, meza, errespontsua eta lore-eskaintza egin ziren, Katedralean, Karlos III.aren eta Leonor haren andrearen hilobiaren aurrean. Horren ostean, zaldikoek eta kilikiek dantzatu egin zuten atrioan, gaitaren antzekoa den eta egun hartarako berreskuratua izan zen nafar kornamusaren soinuan.

siguiente
IBILBIDEA

Alde Zaharra

1

Karlos III.a Prestuaren omenezko monumentua

Francisco López, 2003

Brontzea

210 cm. Historikoa. Noiz eta non paratua (inaugurazioa): 2004ko irailaren 8an, Karlos III.aren etorbidearen eta Gazteluko plazaren arteko elkargunean.