1. Hasiera
  2. Eskultoreak
  3. San Martín, Julián

San Martín, Julián

Julián San Martín Valdelacuestan (Burgos) jaio zen , 1762an, eta oso gaztetan Gortera joan eta San Fernando Akademian sartu zen. 1797an, Akademiako Eskultura ataleko teniente-zuzendaria izendatu zuten. Gazte hil bazen ere (1801), egile oparo honek lan interesgarriak utzi zituen, esaterako San Frantzisko Saleskoa irudikatzen duen medailoia, non santuak konstituzioak ematen baitizkio Sainte Jeanne de Chantali, Madrilgo Bisitazioaren elizan. Beste lan aipagarri bat Mariana de Jesús Dohatsuaren irudia da, Madrilgo Santiago elizan. Ventura Rodríguezekin batera Iruñera etorria, katedraleko lanetan jardun zuen Jasokundeko Ama Birjinaren irudi bat egiten.

IUP

Informazio-iturriak:

Morales y Marín, J. L., La escultura española del siglo XVIII Arte español del siglo XVIII, T. XXVII, Madril, Espasa Calpe, 1984.