1. Hasiera
  2. Eskultoreak
  3. Ortega Martínez, Félix

Ortega Martínez, Félix

Haron jaio zen, Errioxan,1956an, baina aspaldi-aspaldian bizi da Nafarroan. Parisen eta Madrilen jaso zuen arte-prestakuntza. Bost urtez Jorge Oteizaren eskutik Altzuzan ikasteko zortea izan zuen, hirurogeita hamarreko eta laurogeiko urteen artean. Oteizak bi urtez irakurtzen eduki zuen Ortega, pintatu gabe, berriz ere hasteko. Pinturan, eskulturan eta grabatuan aritu den artista polifazetikoa da. 1979tik hona, bere kasa egin ditu erakusketak Espainiako hainbat tokitako galerietan; gainera, taldekako ezin konta ahala erakusketatan parte hartu du Iruñean, Terrassan, Madrilen, Baionan, Donostian edo Gasteizen. Hona bere azken erakusketak -funtsean pinturakoak-: 2002an Iruñeko Mistoen Eraikinean, zeinean katalogo bikain bat egin baitzen bere obra dokumentatzeko; 2006an, Iruñeko Pintzel Aretoan; 2007an, Isiltasunak taldekako erakusketan Iruñeko Baluarten, Juan Manuel Bonet komisarioa izan zelarik; eta 2008ko urrian, Ziudadelako Armen Aretoan, Tokioko Bihotza izenburupean. 2008an bertan, hamabost biolin erraldoiren instalazio batean parte hartu zuen Iruñeko Sarasate pasealekuan, Pablo Sarasate iruindar konpositore eta biolin-jotzailearen omenetan, musikariaren heriotzaren mendeurrenaren karira. Bere lanetako batzuk jasota daude daude Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman, Nafarroako Museoko Arte Bilduman, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arte Ondarean, eta Nafarroako Retinosi Pigmentarioaren Elkarteko arte garaikideko bilduman.

JMMS

Informazio-iturriak:

NAHUM, S., Félix Ortega llena la Sala de Armas de pasos de cebra, Diario de Navarra, 2008ko urriaren 24a.