1. Hasiera
  2. Eskultoreak
  3. Juarros, Pablo

Juarros, Pablo

Pablo Juarros eskultorea Uharten jaio zen, Iruña ondoan, 1960. urtean. Patxi Buldainen eskutik sartu zen artearen mundura Uharteko Udalaren Pintura eta Eskultura Lantegiaren garaian, zeina maisu bitxi horrek berak bultzatu baitzuen herrian 80ko hamarkadan. Lantegia -Buldainek ez baitzuen gustuko eskola deitzea-, ezta besteek horrela deitzea ere. 1989an itxi zen, baina ondorengo denboran ere bizirik iraun du, hainbat artistak -Koldo Agarraberes, Natxo Barberena, Pablo Juarros, Luis Morea, Arturo Navaz eta Oskar Paternainek- mundua esperimentatu eta esploratzeko izan duten kezkan eta gogoan agertuta. Pablo Juarrosek, halaber, Donostiako Artelekun jaso zuen prestakuntza, Sergio Aguilar, Juan Muñoz eta Ángel Badosen neurriko artistekin batera. Laurogeita hamarreko urteetatik aurrera, artean aritzeaz gain, bestelako lanak egin behar izan zituen, bizimodu lasaiagoa izate aldera. Pablo Juarrosek Kirola Arte Ederretan Lehiaketa irabazi zuen 1991n (Iruñeko Udalak antolatua), eskultura modalitatean, Atleta obrarekin. Gaur egun, Iruñeko Ziudadelan kokatua dago. Ziudadelako horretaz gain, gaur egun beste lan bat dauka Berriozarko Emaileen plazan, 1999an kokatua, gizarteko ongileen omenetan. Egile honen erakusketa nabarmenen artean Bi ertzak izenburukoa da aipagarria. Erakusketa horretan, Patxi Buldain eta Pablo Juarrosen lanak jarri ziren ikusgai Iruñeko Planetarioan, 2001. urtean. 2006an, Juarrosek bakarkako eskultura-erakusketa bat egin zuen Mikel Armentia Galerian, Iruñeko Monjardín kalean. Bukatzeko, Patxi Buldainen dizipulu batzuek elkarrekin egindako Uarte erakusketa nabarmenduko dugu. Uharteko Patxi Buldain Fundazioan egin zen, 2008an.

JMMS

Informazio-iturriak:

El escultor navarro Pablo Juarros, ganador del concurso el deporte en las Bellas Artes, Diario de Navarra, 1991ko maiatzaren 22a.