1. Hasiera
  2. Eskultoreak
  3. Gabino, Amadeo

Gabino, Amadeo

Amadeo Gabino Úbeda (Amadeo Gabino), Valentzia, 1922-Madril, 2004. Valentziako San Carlos Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen 1944ra arte, eta aitaren lantegian ere bai. Aita -Alfonso Gabino Pariente, (1894-1975)- valentziar imajinagina eta erretratugilea izan zen, eta Amadeok ederki jaso zuen ofizioa harengandik. Hiri horretan, Parpalló Taldearen esperientzia estetikoan parte hartu zuen. 1940ko hamarkadaren bukaeran Madrilera bizitzera joan zen. Beka ofizialei esker, ikasketak Erroman, Parisen eta Hanburgon osatu zituen, bai eta New Yorken ere Ford Fundazioak emandako bekaren bitartez. Hanburgon, 1958tik 1960ra, bere irudigintza-eskultura errealistaren azken etapa egin zuen (emakume biluziak brontzez). Bidaiazalea izan zenez, harremanak izan zituen arte-abangoardiako artista adierazgarri askorekin: Marino Marini, Lucio Fontana, Giacomo Manzù, Carlo Carrà, Louise Nevelson, Max Ernst, Alexander Calder, Seymour Lipton, Jacques Lipchitz, Alexander Archipenko, Jesús Rafael Soto eta Louis Kahn arkitektoa. 1961etik 1965era, kontzeptu konstruktibista abstraktuen barruan jardun zuen, paraleloak ziren bi norabidetan: batetik, trazatu filiformeko eta arkitektura-zorroztasun handiko geometria-eskulturak (Eraikuntzak sorta), zeinen bidez -Corredor-Matheosen hitzetan- hutsartea azaltzen saiatu baitzen; eta bestetik, oinarrizko geometria-irudiak edo, aitzitik, naturan inspiratutako irizpide adierazkorren eragin handia jasotakoak (Itsasgorak sorta).

1966 inguruan, bere estilorik bereizgarriena taxutu zuen, kontruktibismoaren barruan betiere, collage-teknika oso pertsonala erabili baitzuen. Horrela, antolamendu geometrikoko objektu-mundu bat sortu zuen, metal leunduzko, urreztatuzko edo patinatuzko xaflak gainjarrita, zeinak forma zirkularretan moztuta baitaude; forma zentrokideetan, gehienbat. Maiz, espazioko aparatuen aipamenak egin zituen. Burdinaren, altzairuaren, aluminioaren eta latorriaren mihiztaduran jardun zuen, baina beste teknika batzuk ere landu zituen, hala nola marrazketa, monotipoa, collagea, baita zeramika eta etxerako nahiz lorategirako objektuen diseinua ere, eta grabatua ere bai. Grabatuan nabarmendu zen, hura 1958an lantzen hasi zenetik Hanburgoko Arte Ederretako Eskolan eta, ondotik, Antonio Lorenzoren lantegian eta Dimitri Papagueorguiu-renean (Dimitri), Madrilen. Lanetan gofratuak eta koloretako zerrenda gainjarriak ageri dira, haren eskultura-mundu bereziaren espirituaren oroigarri.

Bakarkako erakusketa nagusiak: Mateu Aretoa, Valentzia; Arte Modernoko Museoa, Madril, 1952; Arte Garaikideko Museoa, Madril; Collège Néerlandais, Paris, Frantzia, 1953; Neblí Aretoa, Madril, 1961; D"Arcy Galleries, New York; Die Gute Form Galeria, Hanburgo, 1962; Grises Galeria, Bilbo, 1966; Lauter Galeria, Mannheim, 1967; Juana Mordó Galeria, Madril; Onnassch Galeria, Berlin; Kunstverein, Friburgo, 1969; Val i 30 Galeria, Valentzia, 1970; Art in Progress Galeria, Zurich; Alice Pauli Galeria, Lausana, 1972; Arte Ederretako Museoa, Bilbo; Juana Mordó Galeria, Madril, 1973; René Metrás Galeria, Bartzelona; Juana de Aizpuru Galeria, Sevilla; Egam Galeria, Madril; Casa Damas, Sevilla, 1974; Prisma Galeria, Zaragoza; Arte Contacto Galeria, Caracas, 1975; Alacant eta Murtziako Aurrezki Kutxa, Alacant; Arras Gallery, New York, 1976; Trivet Galeria, Alicant, 1977; The Art Package Gallery, Chicago, 1978; Luzán Aretoa, Zaragoza; Lucas Galeria, Gandía, Valentzia; Olivetti Kultur Gunea, Ivrea (Italia), 1979; Joan Prats Galeria, Bartzelona; Tórculo Galeria, Madril; Rayuela Galeria, Madril; Rodin Galeria, Santa Cruz Tenerifekoa, 1980; Gisele Linder Galeria, Basilea, 1981; Laute Galeria, Mannheim; Parke 15 Galeria, Iruña, 1982; Kiasmako Arkitektura Modernoko Museoa, Helsinki, 1983; Udalaren Kultur Zentroa, Alcoy (Alacant); Albaceteko Museoa; Editart Galeria, Ginebra, 1985; Tórculo Galeria, Madril, 1986; Herzog August Bibliothek, Wolfenbüttel (Alemania), 1987; Kunstverein Oerlinghausen, Mönchehaus Museum für Modern Kunst, Goslar (Alemania), 1988; Laute Galeria, Mannheim; Casa del Cordón, Burgos, 1990; El Coleccionista Galeria Madril, 1991; Laute Galeria, Mannheim, Stadische Kunshalle, Mannheim, 1992; Collagen und Aquararellen O.V.A Versicherungen, Mannheim; Juan Barjola Museoa, Gijon (Asturias), 1994; Grabatuak eta Monotipoak, Brita Prinz Galeria, Madril, 1995; Neue Galerie Museoa, Stadt Linz (Austria), 1998; IVAM, Centre Julio González, Valentzia; Luzón Aretoa, Caja de Ahorros de la Inmaculada, Zaragoza; 3 Punts Galeria, Bartzelona, 2000; Jardins de Cap Roig, Fundació Caixa de Girona, Calella de Palafrugell, 2005. Honako sari hauek jaso ditu: Hirugarren Domina Arte Ederretako Erakusketa Nazionalean (1950), Lehen Saria Bienal Hispanoamerikarrean. Habana (1953), Sari Handia Milango X. Trienalean (1954), Lehen Saria Diseinu Industrialaren Lehiaketan, Madril (1956); Autopistas Mediterráneo Nazioarteko Eskultura Lehiaketako Saria (1974), Sari Nazionala eta Diseinu Industrialeko Nazioarteko Aipamena, Valentzia, Grabatu Saria, Ibizagrafic Nazioarteko Bienala, Grabatu Saria, Nazioarteko Bienal Iberoamerikarra, Mexiko (1980), Ohorezko Saria, Kirolaren Nazioarteko VI. Bienala, Madril (1982); Nazioarteko Eskultura Lehiaketako Saria, Stadt Schwagisch Hall (1987); Barón de Forna Saria, San Fernando Arte Ederretako Errege Akademia, 2003. Haren lanak museo eta bilduma garrantzitsuetan daude Espainian (Reina Sofía Arte Gunea, Espainiako Arte Garaikideko Museoa, Castellanako Eskultura Museoa, Juan March Fundazioa eta Liburutegi Nazionala, Madrilen; Bilboko Arte Ederretako Museoa, Sevillako Arte Garaikideko Museoa, Villafamésko Arte Garaikideko Museoa, Alacanteko XX. mendeko Museoa, Elxeko, Eivissako eta Lanzaroteko Arte Garaikideko Museoa, Gasteizko Arte Ederretako Museoa, Espainiako Arte Abstraktuko Museoa (Cuenca), Kaleko Eskultura Museoa (Sta. Cruz Tenerifekoa), Es Baluard (Palma Mallorcakoa); Alemanian (Hamburger Kunsthalle, Städtische Kunsthalle de Mannheim, Städtische Kunstsammlungen de Ludwigshafen), Suitzan (Cabinet des Estampes de Genève), Finlandian (Alvar Aalto Museum. Jyväskylän), Bulgarian (Sofiako Museo Nazionala), Txilen (Salvador Allende Erresistentziaren Nazioarteko Museoa, Santiago), Venezuela (Ciudad Bolivarreko Jesus Soto Arte Modernoko Museoa), Kuban (Habanako Arte Ederretako Museoa), Korean (Olimpic Sculpture Park Museum de Seul), Estatu Batuetan (New Yorkeko Brooklyn Museum eta San Frantziskoko Aschenbach Foundation for Graphic Art).

FJZC

Informazio-iturriak:

RAMÍREZ DE LUCAS, J. Amadeo Gabino, New Yorkeko Azokako Espainiako Pabilioiaren katalogoari egindako aurkezpena, Madril, Espainiako Komisaria Orokorreko Argitalpen Bulegoa, 1964-1965. Amadeo Gabino, Madril, Galería Juana Mordó, 1969. GARCÍA TIZÓN, A. Amadeo Gabino. Madril, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Argitalpen Zerbitzua, 1972. AGUILERA CERNI, V. La estructura y la perfección, in Amadeo Gabino, Madril, Rayuela, 1979, 5-6 or., Cuadernos Guadalimar 8. zk. PATUEL CHUST, P. Amadeo Gabino, la poética del espacio cósmico, Ars Longa, Cuadernos de Arte, 1995, 6. zk., 81-87. or. ID. El constructivismo escultórico de Amadeo Gabino, Millars: espais i historia, 1995, 18 zk., 127-141. or. CORREDOR-MATHEOS, J. Constantes y variantes en la obra de Amadeo Gabino, in Amadeo Gabino. Esculturas 1968-2000, Valentzia, IVAM-Centre Julio González, 2000, 9-18. or. ANONIMOA, Muere el escultor Amadeo Gabino, autor de obras expuestas en Pamplona, Diario de Navarra, 2004ko ekainaren 8a. 1973ko maiatzaren 24ko nafar prentsa; www.masdearte.com