1. Hasiera
  2. Eskultoreak
  3. Diego Miguel, Juan

Diego Miguel, Juan

Juan Diego Miguel, Dévanos (Soria), 1955. Arkitektura- eta marrazketa-urte batzuk ikasi zituen Luis Herrera pintorearen estudioan, Madrilen, non 1984an Arte Ederretako lizentziatura eskuratu baitzuen. 1985ean, Antonio del Rincón Marrazki Lehiaketako lehen saria eman zioten (Guadalajara). Haren lanak Espainian eta atzerrian erakutsi dira bakarkako nahiz taldekako erakusketa ugarietan. Bakarkakoen artean, Madrilen, Orfila Galeria (1986), Macarrón Galeria (1988), Egam Galeria (1990), Bat Galeria (1995); Valentzian, Galería del Palau (1990, 1991, 1998, 2000, 2003, 2005); Bartzelonan, Maeght Galeria (1993, 1996, 2000); Munichen, Svetlana Galeria (1988); Berlinen, Kunsthof (2004, Werner Arnhold bildumazaleak babestua); Zurichen, Kunstraum am Hottingerplatz (2003); Monte-Carlon, ABN-AMOR Bank (2000) eta Fairmont (2005); Parisen, Galerie Valmay (2005); Bruselan, Rollebeek Gallery (2005); Sao Paulon (2002an Brasilgo Eskultura Museoa inauguratu zuen eta berriz ere egin zuen 2004an). Haren lan asko leku publikoetan kokaturik daude: NH eta AC kateetako hoteletan, Madrilen; Almerian, Bartzelonan, Kordoban, etab.ean; Murcia eta Toledoko Iberdrolako egoitzetan; Guadianaren Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan, Ciudad Realen; Ur Mankomunitatea eta AVANCOko egoitzan, Iruñean.

FJZC

Informazio-iturriak:

Artista bera. LEONARTE, F. Juan Diego Miguel, Bartzelona, Maeght, 1996. ARROYO FERNÁNDEZ, M.D. Juan Diego Miguel, entre la pintura y la escultura, El Punto de las Artes, Madril, 2001eko ekainak 22-28, 25. or. KLINTOWITZ, J. Juan Diego Miguel e o mundo dos objetos, in Juan Diego Miguel no Brasil, Sao Paulo, Museu Brasileiro da Escultura-IX Salao de Arte e Antiguidades, 2002. A.O. [Adriana Ollo], La escultura de Iñigo Arista en la avenida de Navarra, la más alta de Pamplona, Diario de Navarra, 2003ko maiatzaren 14a, 40. or.Juan Diego Miguel, Paris, Galerie Valmay, 2005.

http://www.juandiegomiguel.com.