1. Hasiera
  2. Eskultoreak
  3. de Castro, Felipe

de Castro, Felipe

1711n Noyan jaioa, Sanderen ondoan prestakuntza hasi eta Santiago de Compostelan jarraitu zuen, Miguel Romayren lantegian. Lisboa eta Sevilla bisitatu zituen, eta Freminek aholkaturik, Italiara joan zen. 1763an, ganbera-eskultore kargua bete zuen eta Akademiako zuzendari nagusia izan zen; gainera, Madrilgo Errege Erreginen Jauregiaren eskultura-apainketa gainbegiratzeaz arduratu zen; halaber, hainbat eskultura-lan egin zituen jauregirako. Madrilen hil zen, 1775ean.

IUP

Informazio-iturriak:

Morales y Marín, J.L., La escultura española del siglo XVIII Arte español del siglo XVIII T. XXVII, Madril, Espasa Calpe, 1984. PLAZA, F. de la, El Palacio Real Nuevo de Madrid, Valladolid, 1965.