1. Hasiera
  2. Eskultoreak
  3. Carmona, Ramón

Carmona, Ramón

Ramón Canuto Carmona Urrutia (Iruña, 1871-1929) marmolaria izan zen bere jaioterrian bertan eta Valencia pasealekuko 4ko etxeko etxabeetan ireki zuen lantegia. Geroago, lantegia lehenbizi Curia kalera eraman zuen, eta gero, Compañía kalera. Gehienbat, hileta-enkarguak izan zituen langai, eta guztien artean nabarmenena, Pablo Sarasateren Mausoleoa izan zen, 1908-1909an egina. Hilobi-multzoan bertan dago jasota nor den egilea, bi xaflatan jasota ere (horietako bat hautsia). Carmonak ere eginak dira San Lorentzo elizako erretaula nagusiko mosaikoak eta, elizan bertan, Erremediotako Ama Birjinaren aldareko errematea. Foruen monumentuan, lehen gorputzean kokaturiko bost estatuak landu zituen, pieza nabarienen gisara, hiriko modeloak oinarri hartuta.

JJAL