1. Hasiera
  2. Eskultoreak
  3. Blasco i Canet, Josep

Blasco i Canet, Josep

Josep Blasco i Canet Llutxenten (Valentzia) jaio zen, 1943ko urriaren 25ean. Lehen modelatu-ezagutzak José López Català eskultorearekin ikasi zituen. Geroago, Valentziako Arte eta Lanbide Eskolan jarraitu zuen ikasten, Vicente Beltrán Grimal valentziar eskultorearen begiradapean. Arte Ederretako eskultura-espezialitatean lizentziatu zen San Carlos eskolan, Valentzian bertan (1962-1967), eta han Castejón, Armengol, Boix, Peris eta Miquel Navarro artistekin batera aritu zen. 1967an, Iruñean finkatu zen, non lan garrantzitsua egin baitzuen irakaskuntzan Magisteritza Eskolako Zuzendari gisa (1990-92), Adierazpen Plastikoko irakasle titular gisa Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Giza Zientzien Fakultateko errektoreorde gisa aipatu Unibertsitatean bertan. Horrez gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultur koordinatzailea izan da eta Carlos III Kultur Aretoko zuzendaria, Unibertsitate berean. Irakaskuntza-lana egitearekin batera, artegintzan ere badihardu, eta eskultura publikoa da haren jarduera-esparru nagusietako bat. Eskulturaz gain, pintura ere lantzen du, eta Nafarroako eta Errioxako hiri batzuetan eta Frantzia aldean ere egin diren hainbat erakusketatan parte hartu du. Bere lan bat Nafarroako Unibertsitate Publikoan dago (Kirolaren zirkulua, 2003), eta beste lan batzuk, berriz, Iruñeko hainbat atari eta lorategitan.

JJAL

Informazio-iturriak:

Ramón y Cajal tendrá un monumento en Pamplona, Diario de Navarra, 1994ko martxoaren 12a.Un busto de Ramón y Cajal entre los hospitales, Diario de Navarra, 1994ko martxoaren 19a.EZQUER, A., Josep Blasco, Diario de Noticias, 1997ko maiatzaren 23a.Josep Blasco y su obra, Diario de Navarra, 2003ko apirilaren 14a.Colocado en el Campus el Círculo del deporte de Josep Blasco y Canet, Comunicaciones, Nafarroako Unibertsitateko Publikoko informazio-buletina, 95. zk., Iruña, NUP, 2004.