1. Hasiera
  2. Eskultoreak
  3. Alcalde, Javier

Alcalde, Javier

Eskultorea eta diseinatzailea, Katalunian 1962an jaioa. Bere jaioterrian, Bartzelonan, Arte Ederrak ikasi eta, laster, eskultura lantzeari ekin zion. Ez da oso zalea izan bere lanak jendaurrean agertzeko, ez erakusketetan, ez antzeko ekitaldietan; horregatik, curriculum urri askoa du arlo horretan. Azken urteotan zaila izan da haren arrastoari jarraitzea; eskultura publikoari dagokionean, behintzat. Estiloari dagokionez, figuratiboa jorratu du nagusiki. Laurogeigarreneko hamarkadaren bukaeran hainbat arkitektorekin batera aritu zen lanean Nafarroan, iturriak apaintzeko eskulturak egiten. Urte haietan, Iruñerriko Mankomunitateak, hainbat udalekin batera, artea sustatzeko lan handia egin zuen iturriak eraikitzearen bidez. Dozena eta erdi lan ingururen arrastoari jarraitu ahal izan diogu. Iruñean, iturri bat landu zuen Edurne Uriarterekin batera, Antoniutti Parkerako, baina azkenean Ermitagañan kokatu zen, eta gida honetan ageri da. Bigarren eskultura-lan bat ere badu Nafarroan, Iberoko iturri baten apaingarri. Iturria José Joaquín Roncalek diseinatu zuen, eta hartan, Javier Alcaldek fauno baten irudiaz osaturiko erliebe bat landu zuen.

JMMS

Informazio-iturriak:

Seis nuevas fuentes artísticas para la ciudad, Diario de Navarra, 1986ko azaroaren 15a.Un total de 12 nuevas fuentes artísticas ubicadas en 7 localidades, Diario de Navarra, 1987ko urtarrilaren 9a.Nueve fuentes para Pamplona y su comarca, Udal Argibideen Aldizkaria, 6. zk., Iruña, Udala, 1987.